XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

5. atala.-Ohiz kanpoko neurriak eta legez kanpoko praktikak

1.-Aurreko atalean ezarritakoari kalterik sortu gabe, Eusko Jaurlaritzak, merkataritzako aginpidea duen sailaren proposamenez, ohiz kanpo iharduerarako neurriak hartu ahal izango ditu elikagaien eta/edo behar-beharrezko produktuen banaketa-bideetan, horniketa-defizitak hala eskatzen duenean.

2.- Merkataritza-iharduera gauzatzerakoan ezin egingo da produktuen ohizko banaketaren edo zerbitzu-emanketen prozesuan unean uneko edo etorkizunerako arrazoitu gabeko bereganatze, geratze edo garestitzea sor dezakeen praktikarik, ez eta inolako bereizkeriarik sor dezakeenik ere, horrelako praktikak kontsumitzaile eta erabiltzaileen kalterako izan daitezenean.

6. atala. -Gauzatzeko baldintzak

1.- Merkataritza-iharduerak indarrean dagoen legediaren arabera beharrezko gaitasun juridikoa dutenek gauzatuko dituzte.

2. -Enpresa-askatasunaren hatsapen orokorrari kalterik sortu gabe, baldintza eta gaitasun jakin batzuk edo halako titulazio eskatu ahal izango dira